Belfasten Coiste Political Tours, preso errepublikar ohien elkartearen bidez, hiruzpalau ordutako oinezko tourra eskeintzen dizugu, euskaraz edota gaztelaniaz, azkenengo 40 urteetako gatazka politikoa azalduz eta lekurik esanguratsuenak bisitatuz.
Borrokaren protagonista izan diren kaleetatik barna murgilduko zara:
Kelly’s Cellars taberna historikoa, Falls Road ezaguna, “Bake Horma”, Alec Reid apaizaren Clonard monastegia, IRAko bolondres hildakoen omenezko Oroitzapen Guneak, mundu osoan famatuak diren muralak, Cultúrlann kultur areto gaelikoa, museo errepublikarra, Sinn Féin-en denda, Bobby Sands eta beste bederatzi gose grebalarien hilobiak, preso ohien elkarteak eta tabernak…
Biraren bidez herri irlandarraren kemena eta tinkotasunaren berri zuzena, zintzoa eta hunkigarria jasoko duzu. Galduezinezko esperientzia da tourra dagoeneko egin duten ehundaka euskaldunek baieztatzen duten bezala.
Aldez aurretik tourra egiteko eskaera egitea ezinbestekoa da.
£8 balio du pertsoneko.