Talde handi baten bidai antolaketaren eta kudeatzearen buruhauste eta zalantzak ekiditu nahi badituzue zuen gustura antolatutako bidaiak egiteko aukera ematen dizuegu.

Gainera Irlandara iritsi eta joan arte gure tour gidari euskaldunen eskarmentu handiko eskuetan egonen zarete. Urteetan Irlandako historian eta geografian trebatutak, abesti tradizionalak eta kondairen artean, gogo handiz ekiten diote uhartea zeharkatzeari. Beraien ezagutza eta umoreari esker ez duzue zuen bidaia erraz ahaztuko.
_Ikasbidaiak
Ikasleak: Parranda, esperientzi berri bat, zuen ingelesa praktikan jarri eta zerbait berria ikastea dena batera egin nahi baduzue… Irlanda da zuen herrialdea.
Irakasleak: Zuen ikasleak motibatuko dituen testuinguru ezberdin bat, ingelesa eta historia praktikan jartzeko aukera, jakinmina pizteko modua… hori eta gehiago da Irlanda.
Sekulan ahaztuko ez duzuen zuen nahien araberako ikasbidaia antolatuko dizuegu.
_Gazte asanbladak, kuadrilak, aisialdiko taldeak…
Denak elkarrekin giro jator eta alaiean oporrak egin nahi badituzue gurekin kontatu. Txapela buruan eta ibili Irlanda sutsuan!
_Dantza eta musika taldeak, zanpantzarrak, abesbatzak, kirol elkarteak…
Irlanda musika eta kirolaren herria da. Zein herrialdek armarrian instrumentu bat dauka? Nork ez ditu irlandar musika eta dantzak maite? Irlandar futbol eta errugbyzaleak munduko jatorrenak izendatu dituzte behin eta berriro. Zer esanik ez kirol gaelikoek pizten diztuten zirrarak!
Bidaia antolatzeaz gain emanaldiak, ikastaroak, partiduak, entrenamenduak, bertako elkarteekin harremanaků dena antolatuko dizuegu.