_Irlandar musika mundu osoan izugarri ospetsua da. Bere aintzinako doinuak, melodi hunkigarriak, erritmo biziak, batzuetan alai, besteetan triste, maitasuna eta borroka, sufrimendua eta ospakizuna...

_Guk udal, taberna, areto, jai batzorde, herri antolakunde etabarren esku jartzen ditugu eskaintza ezberdinak.
Eta ez hori bakarrik. Zure dantza taldea, zanpantzar taldea, musika taldea, txalaparta edo trikitixa bikotea...Irlandatik bira bat egin nahi baduzue guk dena antolatuko dizuegu: azpiegitura, ekitaldiak, kontzertuak, bertako taldeekin harremanak sortzeko bideak...