Irlanda herrialde ezinegokiagoa da ingelesa ikasteko edo zure maila hobetzeko. Irlandarra herri jatorra eta irekia da eta euskaldunok etxean bezala sentiarazten gaituzte. Hori guztia bereziki nabaria da Belfasten. Horrela, ez da kasualitatea Irlandaneteko bulegoa Belfasten egotea. Historia borrokalaria duen hiria da, gaur egungo kultur gaelikoaren aitzindaria, azken hamarkadan bizitutako aldaketak, jaialdien lora, gaueko giroa, jendearen alaitasuna, bizimodu patxadatsua eta, Irlandako beste hiriekin konparatuta, merkea… Lonely Planet gida ospetsua berak bisitatu beharreko hiria izendatuta!
Hori guztiagatik Belfasten bertan hauxe eskeintzen dizugu:
_Ikastaro trinkoak: Astebetetik eta nahi dituzun aste guztietarako ingeles ikastaroak eskeintzen dizkizugu. Astelehenero hasita ikastaroak International House Belfast eskolan ematen dira. Eskola honek British Council-en ziurtagiria dauka eta International House World Organization nazioarteko eskolen sarearen partea da.

_Gaztetxoentzako udako eskolak: Uztailan 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat udako eskolak eskeintzen dizkizuegu. International House Belfast eskolak antolatuak dira. Eskola honek British Council-en ziurtagiria dauka eta International House World Organization nazioarteko eskolen sarearen partea da.

_Lan eta bizi: Ingelesa ikasteko modurik hoberena bertako bizimoduan murgiltzea da. Guk zure bizitza hemen antolatzeko behar duzun arlo guztietan laguntza emanen dizugu: etxebizitza, paperak, lana, ingeles ikastaroak, kokapena… etabar.

_Au pair (Irlanda osoan): Ingelesa ikasteko beste modu egokia da hauxe. Bertako familia batekin bizi eta etxeko umeak zainduko dituzu lo gela, janaria eta soldata txiki baten truke.