Gure tourraren bidez benetako Dublin ikuspegi errepublikano batetik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue. Bertan, bere kale eta eraikin esanguratsuenak bisitatuz Dublingo historian murgilduko gara:

  • Dublinen sorrera.
  • Irlanda gaelikoa.
  • Bikingo eta normandoen inbasioak.
  • Errepublikanismo irlandarraren sorrera.
  • Gosete Handia.
  • 1916ko matxinada errepublikanoa eta independentzia gerra.
  • Egungo egoera politikoa eta sozio-ekonomikoa.


Tourrak gutxi gorabehera bi ordu t’erdi irauten du eta 10€ balio du pertsoneko.

Aldez aurretik telefonoz, whatsappez edo emailez erreserbatu behar da:
dublin@irlandanet.com / 00353 874 115 079