Zer
Irlanda maitemintzeko moduko herria da. Bere paisai ikusgarri eta bukolikoak,
irlandarren jatortasuna eta bizipoza, mundu osoan mitikoa bihurtu den garagardo
ospetsua, musika zeltiar hunkigarria, tabernetako giroa, mendeetako kultura
eta hizkuntza, zapalkuntzaren aurkako borrokak... Zalantzarik gabe Irlandara
etortzea eta berarekin maitemintzea dena da bat.
Nolakoak
Gure BIDAIEN eskaintzak benetako Irlanda ezagutzeko aukerak ematen dizkizu.
Bidai ajentzi konbentzionalek eskaintzen dituzten opor masifikatu eta hotzetatik
urrun guk herri honen historia eta egungo errealitatea ezagutzeko parada
ematen dizugu. Turismoa egiteko beste era bat jartzen dizugu eskura. Hurbila,
gizatiarra, parte-hartzailea, begirunezkoa.